Nazioarteko prentsa idatzia biltzen duen zerbitzu berria du liburutegiak
Udal liburutegiak nazioarteko prentsa idatzia biltzen eta eskaintzen duen zerbitzu berria du, orain aste batzuk. Zerbitzu horretan nazio eta hizkuntza ugaritako aleak biltzen ditu, satelite bidez jaso eta ondoren inprimatzen dituenak. Lankide taldeak atal berriari “Munduko egunkariak” izenburua jarri dio. Zerbitzu berria eskaini ahal izateko EJren diru-laguntza jaso du, egunkarietara harpidetzeko eta inprimagailu berezia erosteko. Esan bezala, egunkari horietara satelite bidez heltzen dira eta horri esker hirurogei nazioetako jatorrizko egunkariak behera ekartzen dituzte eta A3 tamainan inprimatzen dituzte. Aleok hogei hizkuntza ezberdinetan idatzita daude, hainbaten kasuan horien grafia mendebaldekoa ere ez delarik. Formularen abantaila honetan datza, eguneko jatorrizko egunkari osoaren kopia izan daitekeela eskuetan goizean goizetik, herrialde hartan bertan izango bagina bezala. Interneten bidez irakurtzen ditugun egunkari digitalekiko alderik nabarmenena, aleak osoak direla da digitalak laburpenak izaten baitira.
Liburutegiak astean 28 herrietako egunkariak inprimatzen ditu. Aukeraketa hori herrian ditugun inmigranteen jatorrizko herrietan oinarriturik dago, beren jatorrizko lurraldeetan gertatzen da ezagutzerik izan dezaten. Hori horrela, esaterako ingelesez, frantsesez, italieraz edo alemanez idatzitako egunkariak inprimatzen dira behin-behineko izaeraz Ermuan ditugun ikasle etorkinen edo hizkuntzok ikasten dihardutenen probetxurako. Hastekoz, ospe eta izen handiena dutenak inprimatzen hasi dira, nahiz eta zerbitzua erabiltzaileen iradokizun edo proposamenak entzuteko prest dagoen. Gaur egun liburutegiak eskura ditu berrehun egunkari ezberdin, nahiz eta kopuru hori etengabe eguneratzen eta gehitzen doan.
Liburutegiak 60 nazioetako eta 20 hizkuntzatan idatzitako 200 egunkarietara sarbidea du
Egun inprimatzen diren tituluen artean kiosko berezituetan ere eros daitezkeenak daude, esaterako “Le Monde”, “Usa Today” edo “Miami Herald”. Beste hainbat ez dira hain errazak lortzeko, adibidez, “La Nación” (Argentinakos), “Aujourh d´hui Ler Maroc” (Marokokoa), “El Colombiano” (Kolonbiakoa), “Tianjin Ribao” (Txinakoa) edota “Romania libera” (Errumaniakoa).
Inprimatzen diren ale horiek etxera nahiz ikastetxeetara eraman ahal izango dituzte horrela eskatzen duten erabiltzaileek. Doan emango diren aleak, erabilitakoak izango dira inprimatu eta zerbitzuak eskaini ondorengo egunetan, sakonkiago irakurri edo eskolako lanak egiteko xedez.
Zerbitzu berria “Liburutegiak topaleku” ekimenean txertatzen da
Nazioarteko prentsa hori erabili eta irakurtzeko baldintzak gainerako materialetan eskatzen diren berberak dira, doan nahi duen eta bertara joaten den guztiarentzat.
Zerbitzu berri hori eskaini ahal izateko liburutegiak inprimagailu berri eta berezi bat eskuratu behar izan du, harpidetza egiteaz gain. Horretan erabiltzen diren orri guztiak birziklatuak dira, ingurumenari kalterik gutxien egiteko.
Harpidetza egiten eta inprimagailua erosten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lagundu du. Zerbitzu hori Ermuan ez ezik Euskadiko beste bost liburutegietara ere zabaldu da.
Zerbitzu berria “Liburutegiak topaleku” ekimenean txertatzen da, liburutegiak Euskadin bizi garen guztion eta gure kultura aniztasunaren topaleku izan daitezela aldarrikatzen baita. Horretarako, berdintasuna, tolerantzia eta aniztasuna baloreak bultzatzen direlarik.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat

