Aurtengoan ere, San Martinek kalerik ez!

07.11.08
Euskara

Nabari da herrian, festa ate joka dugula. Bihar erabiliko diren stand-ak instalatzen jardun dute langileek buru-belarri gaur goizean. Horiek Orbe Kardinalaren plazan zein Herga tabernaren aurrean jarri dira, Probalekun obrak ez baitira amaitu. Ekoizle eta baserritarrak hogeita bederatzi izango dira, horiez gain San Martineko plazan beste sei artisauak eta herriko la ikastetxek ere postuak izango dituzte beren artikuluak erakusteko. Hortaz, guztira hogeita hemeretzi postu edo saltoki izango dira herrian.

Demaseko giroa eta festa espero da. Eguraldiak laguntzen badu hobe, ateri badago koloretsuago izango baita. Horrela izaten ez bada, berdin dio. Txapela buruan, da ibili munduan! Beraz, den-dena biharko prest dago. Mutrikuko udalak urterik urte lagatzen digun txerria ere Ermuan dugu jada. Umeak kalean gora kalean behera paseatuko dituen astobusa ere Eitzagan prest, ondo janda eta indarberriturik. Urteroko legez Miguel Mugerzak eta Fernando Aranberrik ekarriko dute astoa, ateri badago. Euria egiten bada, bertan behera utziko da, umeak eta arropak busti egiten direlako. Aurten estreinakoz, Euskal Birusa elkarteak lepo-zapi beltz batzuk prestatu ditu, zeinak 2 eurotan salduko diren plazan bertan. Zapiak btxerriaren irudia eta ondoko leloa daramate: San Martin taloa jan eta euskaraz eiñ! Bihar festa eta egitarau oparoa goizean goizetik, gorputzak eutsi artean.

Programa

  • 11:00etan:
    • Alboka Musika Eskolako txikitilari eta txistulari gazteekin kalejira.
    • Azoka jendearentzat zabalduko da.
    • Zanpantzar eta dultzaineroen kalejira.
    • Artisautza eta ikastetxeetako postuak zabalduko dira.
  • 12:30etan
    • Euskal dantzak San Martin plazan. Bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Mikel Arrillagaren emanaldia Eguerdian zehar ‘Astobusa’ umeentzat.
  • 13:00etan
    • J. Ibaibarriaga XV. literatura lehiaketako sarien banaketa.
    • Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.
  • 15:30etan
    • Bazkari herrikoia plazan
  • 18:30etatik 21:30etara
    • Erromeria Luhartz taldearekin. Zazpi eta erdietan larrain-dantza dantzatuko da.

Euskal Birusak aurtengo ediziorako prestatu duen lepo-zapi berria Gaur arratsaldeko lehen orduetan langileak etxeolak muntatzen ibili dira

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko