Emakumeen begi eta lanen bidez arte garaikidea ezagutzeko tailerra
Emakumearen Topaguneak arte garaikideari buruzko tailerra antolatu du datorren astebururako. Proposamena formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne dago, kultura birdefinituz tituluko ildoaren barne. Tailerrari jarri dioten izenburua ondokoa da “Emakumeek egindako lanen bitartez arte garaikidea ezagutzen”. Tailerrak zortzi ordu iraungo ditu, lehen saioa ostiralean egingo da, arratsaldeko lau eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Bigarrena zapatuan egingo, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak bitartean. Izen-emateak 5 euro balio du eta unibertsitarioek parte hartzeagatik kreditu erdi eskuratu ahal izango dute.
Tailer honetako partaideek jarduera honetan praktika eta ezagutzak uztartuko dituzte. Pertzepzioa lantzeko ariketak egingo, eta baita ere sormena garatzeko, pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta abar, guzti horren bidez arte garaikidea aztertzen eta ulertzen ikasiz emakume artistek eginiko lan eta obrak direla medio. Argibide gehiagorako, edo izena emateko joan Izelaieta kaleko egoitzara edo deitu bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu