J. Ibaibarriaga izeneko literatur lehiaketaren XV sariak eman dira

10.11.08
Euskara

Euskal Birusa taldeak eta udal euskara sailak aurtengo ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren saridunak erabaki berri dituzte. Sariok larunbatean banatu ziren, San Martin azokaren barne eguerdian eginiko ekitaldian. Aurten lehiaketak bere hamabost garren edizioa bete du eta inoiz baino `partadie gehiago izan ditu. Helduen atalean lehiaketa hutsik lagatzea eta saririk ez ematea erabaki du epaimahaiak.

Lehiaketara guztira 134 idazlan aurkeztu dira, gehienak herriko ikastetxeetako ikasleenak. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. LHko eta DBHko zortzi ikasle saridunek 35 €uroko erosketa-txeke bana eskuratu dute. Heldu eta 18 urtetik gorakoen atalean, saria ez zaio inori egokitu hutsik lagatzea erabaki baitu epaimahaiak. Jarraian, erakusleihoen atalean, sariak Mariasun loradendarentzat eta Txutxufletas gozoki-dendarentzat izan ziren. Saridunen zerrenda osoa ondoren eskaintzen dugu.

1. MODALITATEA
Sarituen zerrenda:
  • Sara Segura (3. maila)
  • Irene Piñeiro (4. maila)
  • Naroa Beitia (5. maila)
  • Javier Arrieta (6. maila)
  • Itziar Ruiz Guzman (1 DBH)
  • Itziar Horrillo Etxeberria (2 DBH)
  • Garazi Marin Garrido (3 DBH)
  • Yeray Juaristi Garrido (4 DBH)

Saria: 35 €ko erosketa-taloia

Argazkian saridunen taldea Jose Luis Clementerekin, E.Biruseko Igone Amestirekin eta Ziriako Ortiz de Zaraterekin Ezkerretik hasita Jose Luis, MariAsun, Esteban eta E.Biruseko Igone

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko