Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

11.11.08
Euskara

Gaurtik azaroaren 21era arte zabalik egongo da LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzendutako 2008ko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea. Urteroko legez, Euskara Sailak, Antxintxiketan begirale taldearekin elkarlanean, Gabonetako egunetan Ermuko umeek ondo pasa ditzaten egitarau erakargarria prestatzen da. Horren bitartez, umeek ohiko diren eskulanak eta jolasak egiteaz gain, hainbat irteera izango dute, gure inguruak hobeto ezagutzeko eta Gabon egun hauek ondo disfrutatzeko erabat euskaraz.

Matrikulazio guztiak Euskara Sailaren bitartez bideratuko dira, gurasoek, bertara joan, dagokion izena emateko fitxa bete, Osakidetzako txartela erantsi eta matrikula tasak ordaindu besterik ez dute egin behar. Aurten, Euskara Sailak iazko prezio berberak mantentzea erabaki du, hau da umeko 35 € eta bi anaia-arreba izanez gero bakoitzeko 30 €. Plazak ez dira mugatuak izango, hala ere, ezustekoren bat suertatuko balitz, behin betiko zerrendak osatzeko Euskara Sailak matrikulazio fitxa jaso duen hurrenkera berbera erabiliko luke. Hori dela eta Euskara Sailak, matrikulazioa azken egunera arte ez lagatzeko deia egiten die gurasoei.

Egitarauari dagokionez, behin-behineko egitaraua ikastetxeen bitartez ume guztien artean banatu izan da. Zerrendak itxi ondoren, behin-betiko egitaraua osatuko da eta berori zuzenean umeei etxera bidaliko zaie. Bestalde, aurten, urte amaieran dauden jai egunak eta zubiak direla eta, Gabonetako Aisialdiko Ekintzak inoiz baino lehenago aurreratzea adostu da, eta egitaraua osatzen diren sei egunok abenduan zehar garatuko dira, abenduaren 24 eta 26, 29, 30, 31 eta urtarrilaren 2an.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik