Juan Kruz Igerabide idazleak hitzaldia emango Lobianon

11.11.08
Udal Liburutegia

Juan Kruz Igerabide idazle eta olerkariak hitzaldia emango du bihar Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko bost eta erdietan. Hitzaldi horretan izpide izango duen gaia ondorengoa da: “Poesia hizkuntza afektiboaren oinarrian”. Hitzaldi hori gaztelaniaz egingo du, atzoko egunean (astelehenean) euskaraz egin baitzuen. Hitzaldi hori oso egokia eta aproposa da 0 urtetik 6ra bitarteko umetxoak dituzten gurasoentzat eta horiekin lanean jarduten duten hezitzaile eta begiraleentzat. Jarduera hori Galtzagorri elkartearen ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne txertatzen da, zeina aurreko hastean iritsi zitzaigun gurera eta, jada, hedatzen hasita dagoen.

Bularretik mintzona kanpaina haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohitura naturalak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Ekimenak azpimarratu egiten ditu irakurketaren balioa eta gaztetatik irakurtzeko ohiturak garatzeko komenigarritasuna, horiek abantailak eta onurak besterik ez baitakarte umeen garapen intelektual, afektibo eta sozialerako. Datorren astean, Juan Carlos Alonso psikologoak beste bi zaio egingo ditu, xede horretan sakontzen jarraitzeko. Horren titulua “Irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean da.

Argazkian atzo Igerabidek euskaraz emaniko hitzaldian parte hartutakoek ikus daitezke

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte