Udalbatzak enpresa berri baten sorrera bultzatu du

12.11.08
Ekonomi Sustapena

Udalbatzak Trebetek izeneko enpresa berri baten sorrera bultzatzea erabaki du, enpresak sortzeko INEMek duen berrikuntza eta enplegu programaren barne. Udalaren laguntzak bi atal izango ditu, batetik enpresa berriari azpiegiturak utziko eta bestalde zerbitzuak eskainiko, martxan jar dadin. Laguntza horiek guztira 4800 € suposatuko dute. Bestetik, udalaren erabakiak bide emango die SPEE-INEMek ere aintzat har ditzan, enplegua sortzeagatik dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izateko erakunde horrengandik.

Trebetek emakume gazte eta kualifikatu batek sustatu du eta bertan hiru pertsonek egingo dute lan. Enpresak ikuspen estrategiko zabala du eta coatching-ean –entrenamenduan- oinarritutako zerbitzuak eskainiko ditu. Giza baliabideetako aholkularitza honek apustu sendoa egingo du langilek gureak ditugun abileziak entrenamenduaren bidez sakontzeko.

Coatching-a enpresek dituzten helburuak betetzeko konponbide zehatzak ematen dituen teknika da

Coatching-a kirolean oinarriturik dagoen teknika edo metodologia da, enpresek izan ditzaketen helburuak betetzeko konponbide zehatzak emateko erabiltzen dena. Helburu horien artean ondokoak izan daitezke: langileria edo ekoizpen kostuak gutxitzea, motibazioa areagotzea, eta abar… Horretarako langileengan eragiten saiatzen dira, gizakiok baikara enpresen benetako kapitala eta garrantzitsuena.

Enpresa eratu duen pertsonak, eskualdeko enpresen beharrak ezagutzen ditu eta horien gaineko ikuspuntu estrategiko zehatza duenez, zerbitzu berritzailea eskainiko du. Enpresan hasieratik hiru langile jardungo dute, batetik merkataritzako teknikaria eta teknologia berrietako beste bat. Trebetek enpresa gure eskualdean dugun behar bati erantzuteko asmoz sortzen da, horri ez baitio inork heldu oraingoz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren