Maskaraka taldeak bere azken muntaia –Ohean– dakar Lobianora

13.11.08
Kultura eta Gazteria

‘Maskarada’ antzerki taldeak Ohean tituluko bere azken muntaia Dakar bihar Lobiano Kultur Gunera. Funtzioa gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da eta sarrerak 5 euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta San Martineko programazioaren barne txertatzen da. Ikuskizun zuzena da, argigarria eta deskriptiboa, gazte biren arteko gaur bateko sexu harremana jorratzen duena.

Obra izen bereko eta Matias Bizé zuzendutako film txiletar bikainetik abiatzen da. Maskaradak proposamen orijinal eta ausarta eskaintzen digu. Jatorrizko gidoia Julio Rojasek idatzitakoa da eta Unai Elorriagak egokitu eta euskaratu du. Obrako antzezleak Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro dira, Carlos Paneraren zuzendaritzapean aritzen direnak. Musika Rafael Ruedarena da.

Maskarada Bilbon sortu zen 1980an, eta Euskal Herriko antzerki konpainiarik zaharrenetako bat da. Bere bide luze bezain aberatsean "Ernesto izatearen garrantzia", "Nerudaren postaria", "Kontrabajua" eta "Gastibeltzaren karabinak" bezalako lan arrakastatsuak taularatu ditu.

Sinopsia

Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere, eta egun horren ostean ez dute berriro elkar ikusiko. Sexuaren ostean arrotz bi hauek ohartzen dira halako kimika bat sortu dela haien artean. Berbetan hasten dira eta, berez-berez, euren iragan eta intimitaterako ateak zabaltzen dizkiote elkarri. Euren kontakizunetan oroitzapenak eta ametsak tartekatzen dira, gezurrak eta egiak, gurariak eta beldurrak, zintzotasuna eta traizioa, maitasuna eta gorrotoa. Gauean barrena nahastuz doa dena.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena