‘Magia teilatuan’ tituluko obra antzeztuko da bihar

14.11.08
Kultura eta Gazteria

‘Magia teilatuan’ obra antzeztuko da bihar haurrentzako antzerki programaren barne. Biharkoa programaturiko hirugarren antzezpena izango da. Emanaldi bakarra izango dira Lobianon egingo, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerak hiru euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko ‘Antzerkiaz Bali’ programaren barne dago.

Sinopsiaa

Betisa da protagonista. Gozatu egiten du zeruari begira buru zientifikoa duen neskatxak. Gau izartsuetan, etxeko terraza-behatoki espazialera igotzen da izarrak arakatzera. Halako batean, Bruno magoa agertuko zaio Betisari eta bere ikuspegi zientifikoari eutsiz, neskak zalantzan jarriko du haren magia. Halere, Brunok frogatuko dio benetako magia existitzen dela, gure inguruan dabilela beti. Bizitza magia baita.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena