Juan Karlos Alonso psikologoak hitzaldia emango du Lobianon
Juan Karlos Alonso psikologoak hitzaldia emango du bihar Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko bost eta erdietan. Hitzaldi horretan izpide izango duen gaia ondorengoa da: “Irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean”. Hitzaldi hori euskaraz egingo du, hurrengo ostegunean gaztelaniaz egingo du leku eta ordutegi berberan. Hitzaldi hori oso egokia eta aproposa da 0 urtetik 6ra bitarteko umetxoak dituzten gurasoentzat eta horiekin lanean jarduten duten hezitzaile eta begiraleentzat. Jarduera hori Galtzagorri elkartearen ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne txertatzen da, zeina aurreko hastean iritsi zitzaigun gurera eta, jada, hedatzen hasita dagoen.
Bularretik mintzona kanpaina haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohitura naturalak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Ekimenak azpimarratu egiten ditu irakurketaren balioa eta gaztetatik irakurtzeko ohiturak garatzeko komenigarritasuna, horiek abantailak eta onurak besterik ez baitakarte umeen garapen intelektual, afektibo eta sozialerako.
Helburu hori lortzeko asmotan Udal liburutegia egun hauetan kanpainako motxilak maileguan uzteko zerbitzua eskaintzen ari da. Bi motxila-mota daude: 0 urtetik 3ra eta 3 urtetik 6ra. Motxila bakoitzaren barruan hainbat liburu ikus ditzakegun. Haien artean, “Bularretik mintzora kantak – poemak – ipuinak” liburua azpimarratzen dugu kanpainaren helburua baita. Liburuarekin batera CD bat dago.
- 0 urtetik 3ra motxilaren liburuak:
- Kroko, zer ordu da? Lodge, Ibaizabal
- Non nago? Slegers, Ibaizabal
- Igela ote da? Genechten, Ibaizabal
- Hotsen liburua. Bravi, Ttarttalo
- Hamar oilo gara. Dupuis, Ibaizabal
- Jonas eta hozkailu beldurtia. Igerabide, Aizkorri
- Urrezko giltza. Zubizarreta, Erein
- Bularretik Mintzora. Galtzagorri Elkartea.
- 3 urtetik 6ra motxilaren liburuak:
- Igela ote da? Genechten, Ibaizabal
- Txio eta Mu izotzetan. Marlojin, Ibaizabal
- Gose handiko beldarra. Carle, kalandraka
- Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. Holzwart, Kalandraka
- Eta txorimaloa mintzatu zen. Ruben Ruiz, Aizkorri
- Hotsateko basoa. X. Olaso, Aizkorri
- Urrezko giltza. Zubizarreta, Erein
- Begira, begira. Autore asko, Elkar
- Bularretik Mintzora. Galtzagorri Elkartea.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo