Ermuko saihesbidearen proiektua idazteko lehiaketa zabalik
“Interbiak” kide bakarreko sozietateak lehiaketa deitu berri du, Ermuko saihesbidea gauzatzeko proiektuaren idazlana kontratatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietateak lan horregatik ia 2.349.000 euro ordainduko ditu, BEZik gabe. Proiektuak azpiegitura berri horren bideragarritasuna eta ustiapen baldintzak ere zehaztu beharko ditu. Lan hori egiteko hamabi hilabeteko epea izango da, kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita. Interbiak izeneko sozietateak lehiaketaren iragarkia argitaratu du Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 210. zenbakian, aurtengo urriaren 31ko alean.
Azpiegitura berri horren kudeaketa modua “zeharkako ordainsari” izenaz ezagutzen den horietakoa izango da. Hau da, bidea eta horren mantenua erabiltzen duenak zuzenean ordaindu ordez, administrazioak ordainduko du, bizkaitar guztion zergen bidez biltzen duenetik. Gure herria 634 errepide nazionaletik zeharkatzeko dauden arazo eta pilaketei konponbidea emateko planteatu da saihesbidea.
Bi zati berezitu izango duen saihesbideak, Eibarkoarekin bat egingo duena errotonda baten bidez eta A-8 autobiderako sarrera lekuz aldatzea eragingo duena
Saihesbidearen ibilbidea Ermuko orografiak zail eta menditsuak baldintzatuko duenez, bi zatitan banatu da mendebaldekoan eta hegoaldekoan.
Behin-betiko proiektuak saihesbidearen bi zati definitzen ditu. Lehena Mallabirako BI-2301 eta Trabakurako BI-3302 errepideak lotzea aurreikusiz, honi mendebaldeko zatia deitu zaio. Bigarrena, Eibartik 634 nazionaletik etorrita Areitio gainarekin lotuko duen zatia, honi hegoaldeko zatia deitu zaio. Bigarren zati hau, Hormaetxea torloju-tegiaren parean izango du hasiera. Bertan errotonda bat egongo da, Eibarko saihesbidearekin bat egiteko puntua eta hortik, saihesbidea A-8 autobidearekin paralelo joango da Eitza auzotik barrera, beste errotonda batera. Hortik eta mendian eginiko tunel biren bidez, Tenneco enpresaren albotik Areitio ginera iritsi ahal izango da. Errotondatik aurrera segituta, autobidera sartu edo irteteko sarbide berria egongo da.
Mendebaldeko saihesbidearen zatiak Hanbre eta Trabakura doan bidea Mallabirakoarekin lotuko ditu, beste tunel baten bidez, Betiondo eta Mallamendi zeharkatu ondoren. Izarra inguruan beste errotonda bat egingo da. Bertatik eta zubi baten bidez berriz 634 nazionalera ailegatu ahal izango da, Monroeko pabilioi ohiaren ingurura. Bideak Izarra eta TVA enpresak ere lotuko ditu, puntu horretan beste errotonda bat egongo baita, gaur egun herrira sartzeko erabiltzen dugun kaminoari jarraipena emanik.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran