Herrian bertan odola emateko deia

19.11.08
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, azaroaren 20ko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Deialdiaren berri jasotzeko, odol-emaileek etxean jasotzen dugun ohiko eskutitzaz gain, azken boladan sms mezu bana ere hartzen dugu gure esku telefonoetan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian