Goi-mailako bertso jaialdi ikusteko aukera

20.11.08
Euskara

San Martin kulturalaren barruan, bertso jaialdi izugarri ona izango da larunbatean, bertan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga arituko baitira. Ekitaldia gaueko 22:15ean izango da Lobiano kultur gunea eta gai-jartzaile moduan Asier Ibaibarriaga ermuarrak jardungo du, iazko esperientziatik abiatuta emanaldi freskoa, gertukoa eta ona jasoko dute bertaratuko direnek.

Dagoeneko sarrerak salgai badaude Elexosten (Euskal Birusaren egoitzan, Erdikokale 2, 1. pisuan) 18:00etatik 20:00etara, 7 eurotan eta Euskal Birusaren bazkideentzako bost eurotan. Antolatzaileek sarrerak aldez aurretik eskuratzeko deia eta gomendio egiten baitute, aurtengo eszenatokiak aforo eta leku mugatua baitu (90 eserleku hain zuzen).

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin