EZ borobila emakumeenganako indarkeriari, azaroak 25eko jardueren ardatza izango

21.11.08
Berdintasuna

Aurtengo Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren ardatza emakumeenganako indarkeriari EZ borobil eta ozenki bat izango da. Egun hori datorren astean ospatuko dugu, hain zuzen ere azaroaren 25ean. Aukera Berdintasunen alorrak, Emakumearen kontseiluak, Berdinsareak, berdintasunaren aldeko gizonen Zipriztintzen taldeak eta beste hainbat gizarte eragilek egitarau zabala prestatu eta gauzatuko dute. Aurtengo kanpainaren leloa ondokoa da: “Nik emakumeenganako indarkeriari ez, etz zuk?”. Kartelean hainbat aurpegi ezagun daude, esaterako, Aitor Ocio futbolaria, Iñaki Perureña kirolaria, Barrikada taldeko kantaria eta ETBko esataria. Kartelaren bidez gure “partaidetza eta konpromisoa” eskatzen zaigu, “behar-beharrezkoak baitira”.

Egun hori ate joka dugunez, Udalbatzako bozemaileen batzordea ere bildu da eta testu bat adostu du herritarren artean zabaltzeko xedez. Testu hori alkatetzako bando baten bidez helaraziko da herriko etxebizitza guztietara, eta bertan martitzen arratsaldeko kontzentraziora dei egiten zaio herriari. Aukera Berdinen sailak eta udalak bat egingo dute baita euskal udalerrien elkarteak egunerako antolatu den beste ekimen batez, Horren barne, puntu borobil formako kartelak banatuko dira etxebizitzetan, denda eta beste hainbat tokitan jar daitezen, non emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudela adieraz dezagun.

Egun horretarako, 7500 postal eta 300 kartel banatuko dira, kontzentrazioaren berri eman eta dei egiteko. Halaber, mila txapa eta aipaturiko borobil formako kartelak ere banatuko dira herritarren artean.

Jarduerak

  • Adierazpen instituzionala eta mozioa. Herriko etxeetara zabalduko dena.
  • Herritarren kontzentrazioa, arratsaldeko 7etan, Orbe plazan.
  • Kartel erakusketa. Azaroaren 17tik 30era Emakumeen Topagunean. Zabalik ohiko orduetan.
  • Ikastetxeetako ikasleriarentzako jarduera. Bizikidetza batzordekoa.
  • Emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen duten liburuak gomendatzen dituzten gidak eskaintzen dituzte bai liburutegiak eta bai emakumearen Topaguneak.
  • Autodefentsa ikastaroa emakumeentzat. Jabekuntza eskolaren barne.

Dokumentuak:

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan