Udalbatzarra hileko Osoko Bilkurara bilduko da bihar

25.11.08
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietan hasiko da lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, ekaineko bilerako akta onartuko da. Bigarrenean, diru-laguntzak emateko Ordenantza aldatzearen inguruko erabakia hartuko da. Hirugarrena, euskara alorrekoa da. Horretan, Euskararen erabilerako udal plaza 2012. urtera arte luzatzeari buruzko erabakia hartuko da. Laugarrenean, 2008rako langileen soldataren igoerari buruzko erabaki izango da. Bosgarrenean, gaur ospatzen ari garen Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren inguruko erakunde-adierazpena onetsiko da.

Seigarren eta azken puntua, eskari galderak izango dira, baldin badaude.Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako