Zine-klubak azaroko zikloarekin bukatuko du gaur

27.11.08
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak azaroko emanaldiei amaiera emango die gaur. Azken asteetako emanaldiak zine kanadarrari dedikaturik izan dira. Gaur “La gran seducción” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Kanadiarra da, eta Jean-François Pouliotek zuzendu du. Zinta komediaren generoan txertatzen da, nahiz eta dramaren ukituak ere badituen Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Raymond Bouchard, David Boutin, Benoît Brière, Pierre Colin, Lucie Laurier eta Clemence Desrochers. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Kostaldean dagoen eta Sainte-Marie-La-Mauderne izena duen herrixkako bizilagunek gobernuaren diru-laguntzetatik bizitzera behartuta daude. Betidanik, arrantzaleak izan dira eta harro bizi izan dute. Aldiz, orain arrantzarik ez dagoenez diru-laguntzen bidez biziraun behar dute. Denbora aurrera doa eta laguntzak jasotzen jarraitzen dute horrek herritarrengan etsipena sortarazten duelarik, malenkonian eta desesperazioan murgilduz. Hori gutxi balitz, herriko alkatea hirira bizitzera doa eta herrixka Germainen ardurapean utziz. Enpresa batek herrixkan fabrika bat jartzeko asmoz dabil, baina erabakia hartu aurretik bertan media dagoela ziurtatu nahi du. Herritarrek aukera horri bideragarritasun gutxi ikusten diote, gobernu ezberdinek behin eta berri hitza agindu arren ez dutelako hori bete. Dena den, itxaropentsu agertzen dira hilabetez herrira mediku bat etorriko dela jakiten dutenean. Germaninek haren etorrera aukera bakartzat jotzen du eta herrixka harentzako lekurik aproposena bihurtzeko erabakia hartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira