Euskera sailak bigarrenez Olentzerori gutuna izeneko ekimena antolatuko

28.11.08
Euskara

Iaz hasitako egitasmoari jarraituz aurten ere Euskara Sailak Olentzerori gutuna izeneko egitasmoa jarriko du martxan. Honen bitartez, euskaraz idaztea, inolako beldur barik sustatu nahi da, hori dela eta lehiaketa kontzeptutik ahaleginduz parte hartzea sarituko da, beraz, baturiko lan guztien artean zozketaren bidez hautatuko dira irabazleak. Adin multzo bakoitzeko opari bana egongo da, oparietan ere Euskara Sailak euskarazko produktuak sustatu nahi ditu, hori dela eta opari guztiak azken urte hauetan plazaratutako euskarazko jolasak izango dira.

Nagusien parte hartzea sustatzeko, berriz, aurkeztutako lan guztien artean afari bat zozketatuko da, kasu honetan, derrigorrezkoa izango da gutuna hamar lerro baino luzeagokoa izan. Iaz izandako harrera ona kontuan harturik, Udal liburutegian jarritako postontzian 200 gutun baino gehiago aurkeztu baitziren. Aurten ere harrera ona izatea espero dute antolatzaileok. Olentzero liburutegian izango da eta aldamenean banatuko dituen opariak ikusgai izango ditu. Edozein gutun eredua Olentzerori bidaltzeko egokia bada ere, berrikuntza moduan, Euskara Sailak kaleratutako gutun eredua dugu, berau ikastetxe eta euskaltegien bitartez banatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da