Haurrentzako -Handitan- tituluko obra antzeztuko da bihar

28.11.08
Kultura eta Gazteria

‘Handitan’ obra antzeztuko da bihar haurrentzako antzerki programaren barne. Obra glu-glu produkzioak izeneko taldeak ekarriko du. Biharkoa programaturiko laurugarren antzezpena izango da. Emanaldi bakarra izango dira Lobianon egingo, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerak hiru euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko ‘Antzerkiaz Blai’ programaren barne dago.

Sinopsia

“Handitan zer izan nahi duzu?” Galdera honi erantzunez sortzen da izenburu bereko antzezlana.

Jolas modura planteatuta dago neska-mutil eta familiari zuzenduriko antzerki lan hau. Humorea, musika, kantu, zoramen, eta jolasean oinarritua. Batez ere, neska mutilek hain gogoko duten jokoan: handitan zer izango direnaren jokoan, eta helduen mundua beren ikuspegitik jorratzearen jokoan.

Hiru aktore dira antzezle, bakoitza bere izaera zoro-zoroarekin; eta musikaz eta kantuaz gain, jantzi koloretsu eta dibertigarriak izango dira haurrek lehendabizi ikusiko dutena. Eta hauen eskutik ordu beteko saioan murgilduko dira, bakoitzak zer izan nahi duen jakiten, ikusten, asmatzen edo irudikatzen duten bitartean. Hasi, eta astronauta izan nahitik, suhiltzaile izatera pasako dira. Mediku, ikertzaile, albaitari, kontalari, edo zirkuko artista ere izan nahiko dute.

Hiru kide hauen arteko jolasa da historia honen ardatza, baina baita bertsoak, musika, abestiak, eta ipuinak ere badute beren lekua.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira