Jarduera anitz antolatu da herrian Euskararen Nazioarteko egunerako
Euskararen nazioarteko egunaz hainbat jarduera izango dira bihar gure herrian. Udal Euskara sailak tailerrak, jolasak eta puzgarriak antolatu ditu gazteenentzat. Horiek guztiak Orbe plazan egingo dira, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera, ateri badago behintzat. Euria izaten bada, tailerrak eta jolasak San Martineko arkupeetara lekuz aldatuko dira eta puzgarriak bertan behera utziko. Gazte eta helduentzat doako antzerki emanaldia antolatuta dago, arratsaldeko zazpi eta erdietan Lobianon. Ermuko Udalak ere egun hau gogoan izateko bigarren urtez jarrian hainbat ekitaldi prestatu ditu. Besteak beste, eguna aprobetxatuz Euskarazko Produktuen katalogoa banatuko da herriko ikasleen artean eta herriko ohiko lekuetan. Herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek ere eguna gogoan hartu eta beren berezko jarduerak gauzatuko dituzte. Gauza bera eginen dute euskaltei bietan, eguna berezia izango baitute. Euskara sailak pankarta bat jarriko du Orbe plazako kioskoan.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, baina lehenengo Euskararen Eguna duela 50 urte baino gehiago ospatu zen, 1949an, Ipar Euskal Herrian, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan. 1995ean, Uruguaiko euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskaera egin zuten eta orain urte batzuk Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman eta, beraz, abenduaren 3a, Frantzisko Xabierkoaren Eguna, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zuten. Egun oso zabalduta dagoen eguna da eta ospakizun jardueraz gozatzeko aukera zabala.
Programa
- 16:30etan: puzgarriak eta hainbat tailer burutuko dira Orbe plazan umeentzat.
- 19:30etan: Bob, Nor da Bob? umorezko antzezlana izango da Lobiano kulturgunean, emaldi bakarra izango da eta sarrera doakoa.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko