Eguraldi txarra, umore ona

03.12.08
Euskara

Euskararen Nazioarteko egun honetarako udal sailak antolatu diren ekitaldien artean, Bob?, Nor da Bob? titulua duen helduentzako umorezko antzerkia aipatzekoa da. Antzezlana Lobiano kulturgunean egingo da arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera doakoa da. Obraren idazle eta zuzendaria Jon Urraza getxotarra da, zeinak Jon Zubiagarekin lan egiten duen.

Laburpena

Gotzon Larrinaga “Larri” gitarra jotzen hasten da, kontzertu bat emon behar du Mikel “Mike” Bordarekin... Baina Mike berandu dator, nobiak utzi berri du eta ez dago kontzertuak emateko. Larrik beste batzuk okerrago daudela dio; eta koadrilako pertsonai ezberdinak “tabernatik” pasatzen eta horiek historia eta egoerak kontatzen joango dira: inoiz ligatzen ez duena, jada amore eman duena, erromantikoa, ligoiarena, taldeko psikologoa, eta abar...

Helduentzako umorezko antzezlan “koral” (bi aktoreek 9 pertsonai antzezten dituzte) honetan, stand-up comedyren (bakarrizketa barregarriak) espiritua mantentzen da; baina bakarrizketak izan beharrean, antzezlan oso bat da, pertsonaiak sartu eta irten dabiltza, bakarrizketak, dialogoak, abestiak eta zuzenean jotako gitarra elektrikoa tartekatzen dira, erritmo bizia mantenduz. 9 pertsonai daude eta 29 aldaketa, baina antzezle biek aldaketak dinamikoki egiten dituzte eta etenik egin gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko