Bozemaileen Batzordeak atentatua gaitzetsi du eta hileta elizkizunera joateko autobusak jartzea adostu

04.12.08
Erakundea

Bozemaileen Batzordeak atzo Ignazio Uria Mendizabal erail zuen atentatua ‘koldartzat’ jo eta hori gaitzetsi du, haren hileta elizkizunera joateko autobusak ipintzea adostuz. Erakundeak bihar enpresariaren hileta elizkizunera joan nahi dutenentzat autobusak jarriko ditu. Hileta elizkizun horretara joan nahi dutenek udaletxera deitu eta izena eman beharko dute, zenbat autobus behar izango diren zehaztu ahal izateko.

Bozemaileek adostu eta herrian zabaldutako testuan esaten da, Ermuko Udalak “doluminak eta elkartasuna helarazten dizkiela haren familia eta lankideei, eta baita enpresari euskaldun guztiei”. Udalbatzak manifestazio deitu du gaur arratsaldeko zazpi eta erdietarako eta herritarrei dei egin die horretan parte har dezaten. Manifestazio hori herriko Orbe Kardinalaren plazatik abiatuko da eta hainbat kale igaroko ditu. Halaber, erakundeak bere egin du ‘Gesto por la Paz” taldeak arratsaldeko zazpi eta laurdenetarako plazan deitu duen kontzentrazioa. Bozemaileek adostutako testua alkatearen bando batean jaso eta herrian zabaldu da, portaletan jarriz eta megafoniaz emanez.

Alkatearen bando hori osorik eskaintzen dugu, beheko informazio gehiago deritzan lasterbideari lotura eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako