-CooMPETITIVIDAD-izeneko eta enpresei zuzendutako proiektu berriari hasiera emango zaio

04.12.08
Ekonomi Sustapena

Udal honek abian jarriko du bihar CooMPETITIVIDAD izeneko eta enpresei zuzendutako proiektu berriari. Ekimenak enpresa-ehunarekiko harremanak areagotu, berrikuntzarako gaitasunak aztertu eta baliabideak optimizatzen laguntzeko xedea du. Ekimena udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak koordinatzen du, hori Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Bultzatu’ egitarauaren bidez finantzatuko delarik. Egitasmoak jarraipena eman nahi dio 2007ko Bultzatu deialdiaren bidez gauzatutako ‘Innoforo’ proiektua arrakastatsu eta probetxagarriari. Orain, aurrera pauso bat eman eta haratago joan nahiz da, sentiberatasunetik ekintzara jauzia eginez.

 

Ekimen honek xede gorena Ermuko enpresen artean elkarlanaren eredua errotzea da, epe ertainean balioa sortuko duten proiektu komunetan parte hartuz eta konfiantza sortzeko prozesu batez. Hori horrela, proiektu honekin ondoren zehazten ditugun hiru helburu zehatz lortu nahi da:

  • Elkarren arteko konfiantzan oinarrituriko enpresa harremanak sustatzea.
  • Parte hartzen duten enpresen oinarrizko gaitasunak eta horiek berrikuntzarako dituzten ahalmenak aztertzea.
  • Kooperazio edo elkar lankidetzan oinarrituriko planen bidez enpresa baliabideen optimizazio sustatzea.

Ekimen berri horri hasiera emango zaio biharko egunean. Lehen bilera Lobianon egingo da, goizeko bederatziak laurden gutxiagoetatik aurrera. Horretan Ermuko eta gure inguruko hain bat enpresarik parte hartuko dute, sektoreak egun egiten duen lan garrantzitsu horri are balio gehiago erantsi asmoz eta hori agerian jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren