Dozena bat eragile bildu dira –CooMPETITIVIDAD- izeneko proiektura

05.12.08
Ekonomi Sustapena

Enpresa eta irakaskuntza munduko dozena bat eragile eta ordezkari bildu dira gaur goizean CooMPETITIVIDAD- izeneko proiektuaren aurkezpen ekitaldira. Ekitaldi horretan eta ordu erdiz herriko hamar enpresetako ordezkariak eta eskualdeko bi ikaskuntzetakoak egon dira. Proiektuak harrera ona jasan du Ermuko enpresarien artean.

Ekitaldia herriko alkate Carlos Totorikak zabaldu du. Honek esan duenez, bizi dugun egoera larriari aurre egiten lagunduko die enpresariei gure udalak ahal duen neurrian eta dituen tresnekin. Alkatearen esanetan, etorkizunari baikortasunez aurre egiteko estrategia berriak planteatu nahi dira gaur aurkeztutako proiektuarekin eta antzekoekin.

Jarraian, Business Innovation Brokers enpresako Carlos Fernandezek eta Zeuxa Solutions enpresako Josu Ansolak datozen hilabeetan gauza nahi den lan-proposamena aurkeztu dute.Proposamenak lan-ildo bikoitza eta osagarria du. Batetik, parte hartuko duten enpresen gaitasun gakoak aztertuko dituzte, bakoitzak erantsitako balio nagusia zein den ondorioztatuz. Ondoren, enpresa ezberdinen gaitasun eta ahalmen horiek nahastu egingo dituzte lankidetzaren bidez negozio zehatz eta berriak aurrera eramateko asmoz. Bestetik, proiektu berri horiek “proiektuen kudeaketa eroso” eta berri batean oinarritutako prozeduraz gauzatu nahi dituzte, proiektuok epe laburrean hasi eta bukatzea ahalbideratuko duena.

Ekimenak datozen sei hilabeteetarako lana proposatzen du

Aurkezpen eta lehen saio honetan parte hartu dute Amaya Telleria, Tenneco Automotive, Depresa, Decoletajes Lopez, Dinet, Herramientas Arley, IDS Ingenieria de Sistemas, Hervel Electroquimica, TVA, Unarte Soldadura enpresetako ordezkariak, Eibarko Armagintza Eskolakoak eta Elgoibarko Institutukoak. Horiekin guztiekin eta Ermuko udaletik, bertan izan dira, alkateaz gain, alorreko zinegotzia den Jose Luis Araujo, alorreko zuzendari den Rosalia Herrera, eta beste bi teknikari.

Proiektuaren mamia urtarrilean hasiko da, orduko lehen egitekoa gaitasunen analista izango delarik. Hurrengo sei hilabeteren buruan enpresen arteko elkarlanean gauztu nahi diren hainbat proiektu planteatuko dira, horiek aurrera atera eta emaitza zehatzak lortu asmoz.

Ekimena zabalik dago horrekin bat egin eta ziurgabetasun une hauetan lanera hurbildu nahi duten enpresa guztientzat. Nolanahi ere, izen-emateen hurrenkera kontutan hartuko da, lanen kalitatea bermatze aldera partaideen kopurua mugatua izango baita.

Ekimenaren inguruko zehetasun gehiago nahi duenak, ekitaldian erabilitako aurkezpena ikus eta behera ekarri dezake. Guk agiri hori beheko informazio gehiagoko atalari lotura eginez eskaintzen dizkizuegu.

Argazkian ekitaldiaren hasiera eta aurkezpena egin izan den unea ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du