Gospel musikako -The Upper Room- taldearen kantaldia
“The Upper Room” taldeak kantaldia emango du gaur gauean Lobiano Kultur Guneaa, gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta takilan eros daitezke, kantaldia hasi bitartean. Emanaldi honek hasiera emango dio herriko Gospel musikako zikloaren hirugarren edizioari. Taldea Mikel San Jose eta Iñaki Miguel bikote donostiarrak osatzen du. Taldeak bere burua aurkeztean esaten du “Euskadin gospela lantzen duen” bakarra dela. Gaurko ikuskizunak ordu bete pasatxo irauten du eta denbora horretan erro afrika eta amerikarrak dituen musika honetatik ibilbidea egingo du.
Taldeko kideek adierazi dutenez, gospeleko ikuskizun oso borobila izango da, horretako alderdi bat lantzen baitute ahotsa eta pianoarekin. Kantatuko dituzten abestien artean espiritual beltzak, egungo gospelekoak eta Gabon-kantak izango dira, “guztiak aski ezagunak”. Iñakik eta Mikelek elkarrekin lanean daramatzate azken zazpi urteak, baina aurretik ere estilo bereko taldeetan ibili takoak dira biak, esaterako “The Croppers”, “The Crazy Corners” edo Blow Out. Azken lauretan “The Upper Room” taldeak dihardute burubelarri. Gaur Ermuan abestuko dituztenen artean, besteak beste, ondokoak daude: “Down by the riverside”, “Take my hand, Precious Lord, eta “Silent Night” edo “White Christmas” bezalako Gabon-kantak. Halaber, , Mahalia Jackson, Clara Ward, edo James Cleveland apaiza bezalako figura handiak ere omenduko dituzte, horien piezak abestuz.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu