Cyrano obraren haurrentzako egokitzapena ikusgai Lobianon

12.12.08
Kultura eta Gazteria

Gorakada talde bizkaitarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean. Gorakadak “Cyrano” izeneko obraren egokitzapena dakar. Antzezlana txotxongiloen bidez olatuta dago eta Claudio Hochman portugaldarrak zuzentzen du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 6 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia gazteleraz egingo da.

Talde artistikoa ondokoak osatzen dute: musika Fran Lasuenena da, aktoreak eta kopinei mugimendua ematen dietenak Oihane Enbeita eta Sonia Villamayor dira, estenografia eta txotxongiloak Jabier Obregonen (Tarziren) ardura dira.

Sinopsia

Cyrano amodiozko istorioa da, ezinezko amodio baten kontakizuna. Gizakion gorputzaren eta arimaren bertute eta akatsez hitz egingo diguna: zatar, polita edo lelo sentitzeaz esaterako. Istorio poetikoa da, askatasunari egiten zaion kantu samurra. Gazte nahiz helduei gustatuko zaiena eta bihotzera iritsiko zaiena.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko