Jose Luis Gimeno zinegotziak karguari uko egin eta politika utziko du

18.12.08
Erakundea

Jose Luis Gimeno zinegotziak politika aktiboa utziko du. Azken hamahiru urtetan Ezker Batua-Berdeak alderdiko zinegotzia izan denak karguari uko egiteko idatzia aurkeztu du. Horren ordez, kargua eskuratuko du Eva Maria Fernandez andreak, bera baita azken udal hauteskundeetan taldeak aurkeztutako zerrendan hurrengoa. Jose Luis Gimeno zinegotzi izan da jarraian azken hamahiru urteetan, hau bere laugarren legegintzaldia baita. Nolanahi ere, laugarren hori ez du amaituko, toki-politikagintzan egindako lanari amaiera emateko erabakia hartu baitu. Erabaki horren bidez, “odol berri eta gazteari bide eman nahi dio, herriko elkarteko beste kide batzuei leku utziz”.

Karguari uko egin izanaren berri atzokoan jaso zuten Udalbatzarrak, gaia goizeko gai-orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoan batzordean jorratu baitzen. Eskaera hori datorren astelehenean gauzatuko da, egun horretan urteko azken pleno egingo baita. Osoko Bilkuran kargua titularrak uko egin ostean hutsik dagoela adieraziko da eta horren berri emango zaio Hauteskunde Batzorde Nagusiari, bete dezan. Lekua Eva Maria Fernandezek beteko du laster, bera baita Ezker Batua-Berdeak azken udal hauteskundeetarako aurkeztu zuen zerrendan hirugarrena. Izendapena egiten zaionean, bere taldekide eta bozemaile den Rosa Maria Caballerorekin jardungo du lanean.

Jose Luis Gimeno molde zaharrean landutako zinegotzia da. Ibilbide luzea duen horietakoa eta hamaika lekutan ibilitakoa; asoziazionismoan, auzogintzan, sindikalgintzan, eta abar. Horregatik zaila izango da, guztiarekin etetea. Bere iturburua komunismoa da, EPK-ko militantea, urte luzez jandun duelarik sindikalgintzan, langileen ordezkari eta enpresa batzordeko kide izanik. Aurtengoan hainbat jarduera eta konpromisoei amaiera ematea erabaki du. Lantegian aldez aurretik jubilatu dute eta orain, udalean ere zinegotzi karguari uko egin dio urtea amaitu aurretik. Une hau aukeratu du alderdiari emandako hitza betetzeko, udal taldean erreleboa bermez emateko lan egingo zuela hitza eman baitzuen. Orain leku egingo die gazteei, berak “betidanik mantendu duen konpromiso soziala eta borrokarekin aurrera egin dezaten”. Gaur goizean esan digunez, hemendik aurrera “ingelesa eta euskara ikasten ahaleginduko da eta familiari denbora gehiago dedikatuko dio”.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako