Ordutegiak aldatuko dute hainbat zerbitzutan Eguberrian

23.12.08
Erakundea

Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo eta hainbatean itxiko dituztela iragarri dute, datozen egunetako jai egun eta Eguberrira egokitzeko.

Udal liburutegia
Udal liburutegiaUdal liburutegia esaterako itxita egongo da abenduaren 25 eta urtarrilaren 1, 2 eta 6an. Abenduaren 24an eta 31n irekiko da arratsaldeko 9:30etatik 14:30etara. Ordea, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1, 2 eta 6an itxita egongo da. Azkenik, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean jai-eguna izateko moduan irekiko da, hau da, goizeko 10etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Lobiano Kultur Gunea
Lobiano Kultur GuneaLobiano Kultur Gunea, Gazteria informatzeko zerbitzua zabalik egongo dira abenduaren 24 eta 31n goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Halaber, urtarrilaren 7, 8 eta 9an irekita egongo dira arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara.
Emakumeen topalekua
Emakumeen topalekuaEmakumeen Topagunean, bestalde, irekita egongo da abenduaren 22etik 31ra goizeko 9:30etatik 13:30etara. Beste alde batetik, abenduaren 26an eta 2009ko urtarrilaren 2an eta 5ean itxita egongo da..
Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Betiondoko instalazioak
Miguel Angel Blanco kiroldegiaAzkenik, Miguel Ángel Blanco kiroldegia ateak itxi egingo ditu abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 6an goizean bakarrik irekita egongo da 8:00etatik 15:00etara. Gainerako egunetan ohiko ordutegiak mantenduko ditu egunaren zehar. Larunbatetan irekita egongo da goizeko 9:00etatik 13:00ra eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Igandeetan, irekita egongo da goizeko 9:00etatik 13:00ra bakarrik.
Informazio gehiago loturaren bidez kontsulta daiteke Betiondoko ordutegiak eta igerilekua eta Fitness aretoaren ordutegiak ere.
Udal aparkalekua
Udal aparkalekuaBaldespina Marquesaren aparkalekua irekita egongo da abenduaren 24an eta 31n baina arratsaldeko 14:00ak arte, ez ohiko 20:00ak arte.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua