Bisita berri bat Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskolara

30.12.08
Ekonomi Sustapena

Ermuko Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorrak eskola hau kudeatzen du. Eskolak egiten dituen ekintzen artean bisitaldi gidatua egiteko aukera dago. Hori horrela, 74 ikasle, 5 eta 10 urtekoak, eskola bisitatu dute. Haiek etortzen dira Ermuko honako zentroetatik: Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, eta Ongarai Eskola. Azken zentro aipatu duguna azken bisitaria izan da.

Bisitan zehar eskolako makinaria eta bere funtzionamendua ikus daiteke segurtasun-sistema guztiekin. Bisita mota hauekin Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makinariaren mantenu eta operario eskola jakinaraztea ez ezik ikastetxeen eskola-kurrikulu hobetzea ere lortzen da.

Argazkian ikus daiteke bi irakasle eta ikasle bat makinaren bat erabiliz

Bisitan zehar makinen mantentze tailerrak, makinen simulagailu gelak, irratiko kontrol maketak eta modeloak eta hondeaketa eta altxatzeko makinak ere ikus daiteke. Bildutakoen gogobetetasuna bermatuta dago ekimena giro ludiko eta interaktiboan garatzen da, baina segurtasun-elementuak begien bistatik galdu gabe.

Bai ikasleek bai irakasleek simulagailuak eta maketak ukitu ahal dituzte, baita makinak ere, hori bai, monitore espezializatuen menpean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude