Saridun loteria suertatu da herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteek herrian banatutakoa

31.12.08
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteek (ACHEk eta udal merkatukoek) 37000 euro banatu dute herrian Gabonetako loteriaren partizipazioen bidez. Elkarteek jokatutako 36244 zenbakiari loteriako sari txikietako bat egokitu zaio eta jokatutako euro bakoitzagatik bost jasoko dituzte. Hortaz, partizipazioak dituzten guztiek, loteria gordetzen zuen aurrezki kutxatik –Ipar Kutxa entitatetik- pasa daitezke, dirua kobratzera. Dirua jasotzeko epea urtarrilaren 2tik martxoaren 25era bitartekoa izango da.

Elkarteok euroko partizipazioak banatu izan dituzte bezeroen artean, urritik abendura bitartean. Kanpainan hogeita hamar establezimenduk hartu dute parte. Kanpainari jarri dioten leloa “jokatu eta irabazi milioiak, aurten baietz Ermuari egokitu!”, eta benetan asmatu dute. Ez da lehen saria izan; baina sari txikietako bat ezer baino hobe da. Bai, horixe!

Establezimendu parte hartzaileek kartila eta seilu batzuk banatu dizkiete bezeroei urritik abendura bitartean. Hauek kartila bete eta gero, Ipar Kutxa entitateko bulegora joan behar izan dute kartilaren truke euro beteko loteria partizipazioa jasotzera. Merkatari eta ostalarien elkarteek bezeroei herriko zerbitzuetan duten konfiantza eta fideltasuna eskertu nahi izan diete, sosak jasotzeko aukera eta ilusioa eskainiz. Eta horrela izan da. Beti esan ohi den esaldiari jarraiki: Eta tokatzen bada? Ba horixe, jada tokatu dela eta orain saridunek, sosa horiek berriz ere herriko denda eta tabernatan bertan gastatzeko aukera paregabea izango dutela.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian