132 pertsonek erabili zituzten aholkularitza juridiko eta psikologikoen zerbitzuak 2008an
Aukera Berdintasunerako udal sailak bi orrikoa argitaratu du eskaintzen dituen aholkularitza zerbitzuen berri zabaltzeko. Zerbitzuok herritarrentzako aholkularitza juridiko eta psikologiakoak dira. Horiek doakoak dira herritarrentzat eta Emakumearen Topagunean –Izelaieta kaleko 12. eraikinean- kokatuta daude. Zerbitzu horiek erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu eta egoera baloratze aldera elkarrizketa egin behar da. Arreta eskaintzen da astelehenetik ostiralera goizez 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 4etatik 8etara bitartean.
Aholkularitza juridikoa abokatu batek betetzen du, erabiltzaileen zalantzak eta galderei erantzunez. Orientazio espezializatua ematen die familian edo bikotean diskriminazio edo babes eza duten emakumeei. Lan eremuko kontsultak ere atenditzen ditu, esaterako etxeko langileenak, eta abar…
Aholkularitza psikologikoa psikologo baten esku dago,. Honek beharrezko laguntza eskaintzen du genero ezberdintasunaren ondoriozko biolentzia edo krisialdi egoerei aurre egiteko, horiek gainditzeko eta irtenbide nahiz baliabideak proposatzeko. Teknikari biek informazio eta aholkularitza lana betetzen dute, beharrezko bada, eskatzailea beste asistentzia baliabideetara bideratzeko. Ez dituzte kasuak gain hartzen ez eta tratamendu luzerik egiten.
2008an 132 kontsulta hartu dituzte, emakume nahiz gizonezkoenak
Zerbitzuok ez dira berriak. 2004az geroztik martxan daude. Azken boladan, errotu egin dira eskaera eta erabilerak gora egin dutelako, udalak emakumeari arreta eskaintzeko duen konpromisoarekin bat etorriz. Horren barne kokatu behar baitira zerbitzuok, eta baita aurten garatuko den protokoloa ere bai.
2008an 132 pertsonek kontsultei erantzun zitzaizkien. Alor juridikoak 47 pertsonek planteatu zituzten, 45 emakumek eta bi gizonek. Gainerako 85, eremu psikologikora zuzendu ziren. Esan bezala, zerbitzuok emakumeek batez erabiltzen badituzte ere, gizonezkoak ere bertaratzen dira. Izan ere, aurreko urtean bi izan dira aholkularitza zerbitzua erabili dituzten gizonek.
Aholkularitza zerbitzuok Bizkaiko Foru Aldundiaren (lege-aholkularitza eta babes etxea) eta Eusko Jaurlaritzaren (aholkularitza psikologikoa) diru-laguntzekin mantentze dira. Azken urteko nahi aurrekoen jarduera datuei buruzko laburpena, behako loturean eskaintzen ditugu.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan