ETEek krisialdiari aurre egiteko dituzten baliabide eta aukerak aztergai

09.01.09
Ekonomi Sustapena

Ermuko eta inguruko enpresa Txiki eta Ertainek (ETEk) bizi dugun krisialdiari aurre egiteko izan ditzaketen baliabide eta aukerak aztertuko dituzte datorren asteartean. Xede horrekin enpresariak eta industria, gizarte, politika eta ekonomiako eragile zenbait jardunaldi batera bilduko dira krisialdiri aurre egiteko dituzten aukerei buruzko hausnarketa elkarrekin egiteko eta dauden laguntza eta neurrien inguruan berro zuzena jasotzeko. Lan jardunaldi hori udal Ekonomi sustapen, Enplegu eta Ergintza sailak antolatu du eta goizeko hamarren laurden gutxitatik eguerdiko ordu batera bitartean gauzatuko da, Lobiano Kultur Gunean. Jardunaldian Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa-INEMeko, Bilbao Bizkaia Kutxako eta Zuxa Solutions izeneko enpresaren hizlariek parte hartuko dute, herriko Carlos Totorika alkatearekin batera.

Jardunaldian ondoren zerrendatzen ditugun aspektuak jorratuko dira: krisialdiaren aurrean toki-entitaten egitekoa, enplegua erregulatzeko espedienteak eta modalitate ezberdinak eta ETEentzat indarrean ezarritako laguntza publiko eta finantzarioak. Eduki guzti hori modu grafiko eta arinean aurkeztuko da, jarraian bertaratutako guztien artean aztertu eta eztabaidatzeko. Jada, inguruko enpresetako hainbat gerentek, zuzendarik, giza-baliabideetako teknikari eta arduradunek gonbiteari baiezko erantzuna eman eta bertan izango direla adierazi dute. Ordekari horiek Ermua eta Mallabian ditugun industri eta enpresa mota eta sektore guztietakoak izango dira, baita ere autonomoak eta interes izan dezaketen gainerako entzuleak.

Eguneko egitarauaren laburpena ondorengo hau da:

  • 09:45-10:00 Jardunaldian erabiliko diren agiriak banatzea.
  • 10:00-10:15 Aurkezpen hitzak: “Egungo egoera ekonomikoaren aurrean, toki-entitateen zeregina”. Carlos Totorika, Ermuko alkatea.
  • 10:15-10:45: Enplegu-erregulazioko espedienteak. Modalitate ezberdinak. Armando Reyes. Enplegu Bulegoko zuzendaria, Durangon. SPEE-INEM
  • 10:45-11:00: Eztabaida
  • 11:00-11:15: Kafea
  • 11:15-11:45: ETEtzat dauden laguntza finantzarioak. BBK
  • 11:45-12:15: ‘Nola aurre egin egungo egoera ekonomikoari?’ Neurri eta Laguntza publikoak  Josu Ansola. “Zeuxa Solutions” enpresako koordinatzaile orokorra.
  • 12:15:12:30: Eztabaida eta jardunaldiari emaiera ematea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat