Udalbatzak ohiko bilerei helduko die aste honetik aurrera
Udalbatza bere ohiko jarduera eta asteroko bilerak egiten hasiko da berriz aste honetan bertan, Eguberriko etenaldiaren ondoren. Zinegotziak asteazkenean biltzeko hainbat dei jaso dituzte. Bilerei goizean goizetik emango zaie hasiera, goizeko zortzi eta erdietarako deituta daude Toki Gobernu-Batzorde eratzen duten guztiak. Taldeak zazpi gai jorratuko ditu, guztiak informazio izaera izango dutelarik. Zerrendan ondokoak biltzen ditu, 2008ko kirol alorreko diru-laguntzen bigarren zatiaren inguruan berri ematea, Partidu Popularrak aurkezturiko hiru mozio, Gizarte Gaietarako Legearen inguruko aspektuak, Etorkinentzako harrera Planaren inguruko informazioa eta Tokiko Inbertsio Fondoari atxikiz aurkeztuko diren proiektuak.
Ordu bete beranduago, bederatzi eta erdietan, osokoaren bilkura aretora bilduko dira udalbatzako kide guztiak aurtengo lehen batzorde informatiboko saiora. Batzorde informatibo hori Gai-Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoan informazio batzorde izango da. Gai-zerrendak bi puntu besterik ez ditu. Gainera, puntuok aurreko bileran tratatutakoak izan dira, Etorkinentzako harrera Planaren inguruko informazioa eta Tokiko Inbertsio Fondoari atxikiz aurkeztuko diren proiektuen inguruko informazioa.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako