Krisialdiari aurre egiteko ditugun tresnen inguruko hausnarketa

13.01.09
Ekonomi Sustapena

Herriko eta inguruko berrogeita hamar bat ordezkarik –enpresa eta industria, merkataritza, gizarte, politika eta ekonomia alorreko eragileak guztiak- Lobiano Kultur Gunean eginiko jardunaldi batera bildu dira gaur goizean. Jardunaldi horretan pairatzen ari garen krisialdiri aurre egiteko ditugun tresnak aurkeztu eta horien inguruko gogoeta elkarrekin egin dute bertaratutakoek. Bildutakoek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko-INEMeko, Bilbao Bizkaia Kutxako eta “Zeuxa Solutions” izeneko enpresatako hizlarien adierazpenak jaso dituzte. Zuzeneko informazio guzti horrez gain, egin daitekeenaren inguruan ere hausnartu dute.

Jardunaldia aurkeztu eta horri hasiera eman dio herriko alkate Carlos Totorikak. Honen hitzetan, “krisialdiaz eta horren eraginaz zalantzarik genituen udazkenean, baina azken hiruhileko datuak ez dute zalantza izpirik utzi. Krisi eta ekonomiaren atzerakada erabatekoak dira, orain horren iraupena dugularik jakin beharrekoa. Batzuen ustez, krisiak aurtengo hirugarren edo laugarren hiruhilekora artean iraungo du, baina ez dago argi luzatu baitaiteke. Datorren urtean ere mantentzea izan baitaiteke”. Hori horrela, udalbatzaren buruak indarrak bildu eta elkarlanean jardutearen alde agertu da, egoera hau irauli eta lehenbailehen gainditzeko. Herriko agintariak Roosevelt presidentearen hitzak ere gogora ekarri ditu, “ekonomian beldurrari beldurra izan behar diogula gogoraraziz. Nolanahi ere, onik aterako garela adierazi du, “guztion ahalegin, lan eta inbertsioari” esker.

Enplegu Publikoko Estatuaren Zerbitzuak lDurangon duen bulegoaren zuzendari Armando Reyesek Enplegua Erregulatzeko Espedienteen eta modalitateen inguruan aritu da hitz egiten. Herrian BBK-k duen bulego nagusiko zuzendari Alberto Osorok, krisiaren aurrean izan ditzakegun kreditu, neurri eta laguntzen berri eman du. Azkenik, “Zeuxa Solutions” enpresako kide Josu Ansolak, dauden aukeren inguruko azalpenak eman ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude