Sahararen aldeko euskal karabanaren elkartasun ekimen berria martxan

16.01.09
Gizartea

Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak herrian elikagaiak biltzeko aurtengo kanpaina hasi berri du, bildutako guztia Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak urtarrilaren 31ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, Zubiaurre kaleko 20 etxabeko lokalean (denboraren bankuak erabiltzen duen horrtan). Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana ‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenaren barne dago. Ekimenaren xedea bildutakoa Tindufeko (Aljeriaren hego-mendebaldeko lurraldean) errefuxiatuta daudenei bidaltzea da, haiek jasaten ari diren elikagai urritasun eta eskasiari aurre egiteko, azken boladan gabezia eta urritasuna oso gogorra pairatzen ari baitira. Kanpainaren berri emateko eta herriari elkartasun deia luzatzeko, informazio oharra jarri da herriko etxebizitzetako atari guztietan. Halaber, ekimena herriko ikastetxeen bitartez ere bideratu da, zentroek ere laguntza jaso dutelarik abenduan.

Produktuak: hegaluzea eta sardinak oliotan (latak), azukrea, dilistak, makarroi eta espagetiak, arroza eta konpresak

Horiek horrela, taldeko kide boluntarioek datorren urtarrilaren 31ra bitartean, hegaluzea eta sardinak oliotan (latak), azukrea, dilistak, makarroi edo espagetiak, arroza, eta konpresak edo norberaren higienerako beste produktuak jasoko dituzte, aipatutako Zubiaurre kaleko lokalean. Produktuok goiz nahiz arratsaldez entregatu ahal izango dira, taldeak ezarri duen ordutegia ondokoa izanik: astelehenetik larunbatera goizez 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

Iragarki-oholari egindako loturaren bidez, etxebizitzetako atarietan jarritako informazio oharra eskaintzen dugu, horretan jarritakoa hitzez hitz irakurri nahi duenarentzat.

  • Argazkian Tindufeko basamortuaren paisaia ikusten da, inor bizitzeko oso leku desegokia dena

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da