Peio Añorga idazleak irakurketa sustatzeari buruzko tailerra emango du
Peio Añorga idazleak tailerra emango du hurrengo asteetako asteazkenean eta ostegunetan Lobiano Kultur Gunean. Tailer horretan hizpide izango duen gaia ondorengoa da: “Haurren irakurzaletasuna sustatzeko tailerra gurasoentzat”. Tailer hori urtarrilaren 21, 22, 28 eta 29an egingo da eta gaztelaniaz izango, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietara. Hitzaldi hori oso egokia eta aproposa da 0 urtetik 6ra bitarteko umetxoak dituzten gurasoentzat eta horiekin lanean jarduten duten hezitzaile eta begiraleentzat. Jarduera hori Galtzagorri elkartearen ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne txertatzen da, zeina azaroan iritsi zitzaigun gurera eta, jada, aurrera jarraitzen duen. Plazak mugatuak direnez gero, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, liburutegiko 943 17 92 12 telefonora deitu behar delarik. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da behar duten guztientzat.
Tailerra Haur eta Gazteen atalean Euskadi Literatur Saria jaso berri duen Peio Añorga idazleak emango du. Tailerrean haurrentzat argitaratzen diren liburu mota ezberdinak landuko dira; batzuk emozioak lantzera zuzenduta baitaude eta, besteak berriz, informazio eta ezagutza zabaltzea izanik beraien xedea: esaterako zenbakiak, musika, zientziak eta abar.. Tailerrean umeei jaiotzen direnetik bertatik irakurtzearen garrantziaz hitz egingo da, irakurketarako erabiltzen dugun leku eta ordua egokiak izan daitezela duen garrantzia azpimarratuz. Irakurgai aproposak gomendatuko zaizkie parte hartzaileei eta bilduma klasikoen analisia ere egingo da.
Bularretik mintzora kanpaina haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohitura naturalak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Ekimenak azpimarratu egiten ditu irakurketaren balioa eta gaztetatik irakurtzeko ohiturak garatzeko komenigarritasuna, horiek abantailak eta onurak besterik ez baitakarte umeen garapen intelektual, afektibo eta sozialerako.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean