Emakumearen Kontseiluak aurten lehenengoz bilduko da

16.01.09
Berdintasuna

Emakumearen udal Kontseilua datorren asteazkenean, hilaren 21ean, bilduko da aurtengo lehen bileran. Batzarra arratsaldeko bostetan hasiko da Emakumearen Topaguneko bigarren solairuan dagoen bilera gelan. Gai-zerrendak hainbat puntu jasotzen ditu eta, besteak beste, aipatzekoak dira martxoaren 8ko, ‘Emakume langileen nazioarteko eguneko, programa prestatzeko proposamenak. Halaber, emakumeenganako biolentziari edo generoaren indarkeriari buruzko gaiak ere jorratuko dituzte partaideek.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira. Emakumeen Saila zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldeko 4etatik iluntzeko 8etara bitartean. Bertako telefonoaren zenbakia 943 17 10 30 da eta faxarena 943 17 01 23.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu