Euskara zerbitzuko atalak oso harrera positiboa izan du bere lehen urtean

22.01.09
Euskara

2008ko otsailaren 15ean Euskara Sailak bere atal propioa inauguratu zuen udal web orrian, horren asmoa burutzen diren egitasmoak herritar zein internauta guztien esku jartzea zen, gune bat sortu, non herritarrek zituzten kezkak argitzeko lekua aurkitu ahal zuten. Ibilbide honetan, ematen den informazioa hobeto guran hainbat aldaketa gauzatu dira Komunikazio Arloak eta Euskara Sailaren arteko lankidetzak bultzatuta, gaur egungo produktura heldu arte.

Webguneak hainbat atal dinamiko ditu: alde batetik euskaren inguruko albisteak argitaratzen ditu; Bigarrenez, interesgarri izeneko atala dugu, non Ermuan bertan zein gainontzeko herrietan ermuarrentzako interesgarri izan daitezkeen baliabideak eta albisteak biltzen diren. Hirugarrenez, Gure Agenda izenekoa, non hilean herrian egiten diren euskarazko ekitaldiak biltzen diren. Eta azkenik, hileko bisita izenekoa, non hilez hil Ermuan izan dugun bisita edota euskararen arloan lan aipagarria egindako pertsona baten argazkia eta informazioa biltzen den.

Bestaldetik, hainbat atal egonkor daude: beste web gune batzuetarako lasterbideak, herriko proiektuen azalpen zabalak, Euskararen Aholku Batzordearen aktak, agenda, txostenak, Euskara Sailarekin harremanetan jartzeko tresnak, lehiaketak, toponimia, euskara azterketak... eta abar luze bat.

Azken finean, Euskara Sailean eta herrian egiten denaren islada izan nahi du web gune honek, momentuko kezkak argitzeaz gain, artxibo historikoko balioa ere izateko asmoa duena. Hain zuzen ere, hala izan da, bertara jende ugari urreratu baita da, urte amaierako 31.950 aldiz jo baitute gure orrietara eta ia 4.000 artxibo deskargaturik (oinarriak, egitarauak, liburuak, txostenak...).

Oraingoan ere, Euskara Sailak datuok denon esku jarri ditu eta izandako bisita eta ekarpen guztiak eskertu.

  • Euskara atalaren azaleko bisitak
  • Gehien bisitatu diren orriak
  • 100 deskarga baino gehiago izan dituzten artxiboak

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko