Gaur Datuak babestearen aldeko eguna da Europan

28.01.09
Ekonomi Sustapena

Europako Ekonomia Erkidegoko kide garen herrialdeak datuak babestearen aldeko eguna ospatzen dugu. Datuak Babesteko Europako Egun honen helburua da herritarrei adieraztea zein eskubide eta erantzukizun dituzten euren datu pertsonalen tratamendua dela-eta. Era berean, lotu nahi du herritarrak kontzientziatu daitezen besteen pribatutasuna errespetatzeko premiaz. Egun hau Europako Kontseiluak sustatzen du Europako Batzordearen eta Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetako datu babesaren arloko agintaritza guztien laguntzarekin. Egun hau 2007az geroztik ospatzen da eta aurten estreinakoz honekin bat egin dute Estatu Batuak eta Kanadak ere.

Datu Babesaren eguna finkatu zen ikusi zelako herritarrak oro har ez zeudela trebatuta arlo honetan dauzkaten eskubideez baliatzeko eta ez zirelako jabetzen norbere datu pertsonalen legez kanpoko tratamenduek ekar ditzaketen arriskuez eta mehatxuez. 2009an zehar Datu Babesaren Europako Agintaritzek ahalegin berezia egingo dute haur eta gazteen kontzientziazioaren arloan. Euskadin Datuak Babesteko Euskal Bulegoak “Kontua: zeuk erabaki datua…” kanpaina jarri du gaur abian. Kanpaina hori Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako 15 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Kanpainak bizitza pribaturako eskubideari buruzko eta eskubide horrek dauzkan mugei eta arriskuei buruzko hausnarketa kritikoa egiten has daitezen bultzatzeaz gain, gazteengan jakin mina piztea nahi du, eta haiei buruzko informazioa nahiz inori buruzkoa tratatzen dutenean begirunez joka dezaten eta zuhurtasunez ibil daitezen Internetek eta komunikazio elektronikoek izan ohi dituzten arriskuen aurrean.

Gure erakundea, gaiaz jabetuta eta erabat konprometituta dago. Izan ere, gurekin harremanetan jarduten duten herritarren datu-pertsonalak zuzen, arduraz eta legean ezarritakoaren arabera erabili eta gordetzeko konpromisoa agerikoa du. Horregatik, egunarekin eta bere helburuekin bat gatoz, herritarrekiko eta beraien datuekiko segurtasun-konpromisoa berretsi egiten dugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du