Emakume afrikarren bizitzaren ikuspegi feministak ezagutzeko tailerra
Ondarroako eta Ermuko Jabekuntza Eskolek elkarlanean Emakume afrikarren bizitzaren ikuspegi feministei buruzko tailerra antolatu du datorren astebururako. Proposamena formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne dago, feminismoko ildoaren barne. Tailerrak sei ordu iraungo ditu, lehen saioa ostiralean egingo da, arratsaldeko bostetatik zazpi eta erdietara bitartean. Bigarrena zapatuan egingo, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bata eta erdiak bitartean. Izen-emateak 5 euro balio du eta unibertsitarioek parte hartzeagatik kreditu erdi eskuratu ahal izango dute. Trebatzailea Reimei Sipi andrea izango da.
Beste zibilizazio batzuetara begiratzen dugunean, bertako bizilagunen irudi estereotipatuak jasotzen ditugu sarritan. Guk, ostera hurbiletik ezagutu nahi ditugu emakume afrikarrak: beraien borroka eta nahiak, nola lortzen duten aurrera egitea, nola eta zertan hartzen duten parte eta zein estrategia erabiltzen dituzten, guztia, egungo erakunde feminista afrikarren eztabaidetatik abiatuta.
Argibide gehiagorako, edo izena emateko joan Izelaieta kaleko egoitzara edo deitu bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko