UKEk bazkideak egiteko kanpaina berrabiarazi du

29.01.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) bazkideak egiteko kanpaina berrabiarazi du. Erakundeak kiroldegia ezagutzera emateko kanpaina diseinatu du, zeinak opariak, doako entrenaldiak eta zozketak aurreikusten dituen. Kanpaina horrek “2009 hasi da. Sasoi onean jarri” leloa darama. Erakundeak koloretako bi orriko elebiduna kaleratu du, zeina herriko etxeen buzoietan banatu duen. Orri horretan esaten denez, sasoi fisikoa nahiz osasuna hobetzeko eta kirol ariketa egin eta dibertitzeko lekurik onena udal kiroldegia da: zatoz ezagutzera! Urte berriaren hasierarekin guztiok izan ditugu gehiago zaintzeko asmoak, baina urtarrila bukatu eta oraindik hasi ez garenontzat, oraintxe dugu aukera paregabea Aste Santua urrun baita.

iPodNanoak, pultsometroak, mp3 erreproduktoreak eta giltzatakoak

Kiroldegiak instalazio moderno eta ondo zaindutakoak ditu; bertan profesionalen aholkularitza dago, modalitate eta ikastaro aukera anitza eta zabala, makineriarik berri eta punta-puntakoa; sauna, Turkiar bainua, UVA izpidun kabina, masaje zerbitzua eta kafetegia. Urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra bitartean abonatu egiten direnek elektronikako artikuluen zozketan parte hartuko dute. Produktu horien artean, Apple etxeko 2 iPodNano daude, 4 Gigabytekoak; 6 pultsometro Polar F4 eta mp3 bi aparailu, bakoitza 2 Gigabytekoa. Jada, abonatuak garenak ere zozketan parte hartu ahal izango dugu, lagunen bat bazkide egitera eramaten baldin badugu. Horrez gain, instalazioa edo barnean gauzatzen diren kirol eta entrenamendu programak ezagutu nahi dituztenek, saio batera doan eta konpromisorik gabe joateko aukera izanen dute. Eta probatzera animatzen direnei, gutxi balitz, giltzatako bana oparituko zaie.

Kanpainaren orria pdf formatuan ikusi ahal izateko, eragin beheragoko informazio gehiagoren atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira