Ordezko medikuntzari dedikaturiko liburuen erakusketa udal liburutegian

03.02.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ordezko medikuntza eta terapiei dedikaturiko liburuen erakusketa jarri berri du, otsailaren hasierarekin bat. Guztira berrogei ale inguru dira, apalak utzi eta erakustoki birakarira jauzia eman dutenak. Apaletan aleen bizkarra besterik ikusi ezin dugunez, erakustokira jaitsita modu erakargarriagoan aurkezten dira liburuok, azala agerian geratzen delako. Erakustoki birakari hori irakurketa txokoaren ondoan jarrita dago, liburuok lasai hartu eta aztertzeko parada eskaintzen baitu.

Horietan akupuntura, hidrologia, aroma-terapia, musika-terapia edo kinesiologiari buruzko tituluak aurki ditzakegu, besteak beste. Bertan jarritako aleen artean ondoren zerrendatzen ditugun tituluak daude: “Senda-belarrak, “La curación por la música”, “Frutoterapia, nutrición y salud” edo “Cromoterapia: cómo usar el color para relajarse y mejorar su salud”.

Udal liburutegiak dituen fondoak urtean zehar beste modu batean aurkezteak, erabiltzaileei bestelako obrak irakurtzera animatzen die, oso eskura jartzen zaizkielako. Erakusketa hau martxoaren hasierara arte –hilabetez- mantenduko da, genero eta emakumeari dedikaturiko hurrengoari leku egin arte.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"