Toki-inbertsioko Estatu Fondoari atxikiz Ermuak aurkeztutako 11 proiektuak onartu ditu gaur APMak

06.02.09
Erakundea

Administrazio Publikoko Ministerioak (APMak) onartu ditu gaur gure herriak Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren deialdiari atxikiz aurkeztutako hamaika obra proiektuak. Proiektu horiek guztiak ia hiru milioi euroko kostua dute, BEZ barne. Inbertsio horrek hirigintza alorrean hobekuntzak ekartzeaz gain, enplegua sortzeko balioko du, proiektuok gauzatzeko 78 langile kontratatu beharko direla aurreikusten baita. Langile horiek kategoria eta espezialitate ezberdinetakoak izango diren arren, guztiak langabetuak beharko dute izan.

Ministerioak gaur argitaratu du proiektuon onespena bere web-gunean. Onespen hori Lurralde Kooperaziorako Estatu Idazkaritzak eman du. Argitaratutako ebazpenak 1525 proiektu onartu ditu –Ermuko hamaikak barne-. Gaurkoan Ermuko udaleko eskariaz gain beste 545 udalen proiektuak ere onartu dira. Onespen horrek bide emango digu udaloi obra horiek gauzatu ahal izateko egin behar diren kontratazioak esleitzen hasteko. Gure udal honek esleipenak lehenbailehen egiteko datorren astetik aurrera hasiko ditu egin beharreko prozesuak. Onespenaren argitaratzea, EPlana deritzanaren barne egin da, hau da, Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko Espainiako Planaren barne.

Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren xedea toki-eremuan inbertsio publikoa sustatzea da, horretarako Toki-entitateen eskumenen barne dauden eta obra berri eta berehala egin beharrekoentzat finantzazioa eskaintzen duelarik, Administrazio Publikoko Ministerioak. Azken batean, fondo horrek ekonomia eta eraikuntza suspertu nahi ditu, horrek enpleguan ere eragin positiboa izango duelakoan. Gure Udalak gauzatuko dituen proiektuak ondorengoak dira:

Enplegua sustatzeko Toki-Inbertsioko Estatu Fondoa
Eskatuko diren obra proiektuak Proiektuaren aurrekontua Aurreikusitako Exekuzio-epea Enplegatzea aurreik diren langileak
Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzea 227.444,30 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 3 peoi
Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzea 407.859,00 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, arotz enkofratzaile ofizial 1, 4 ofizial, 8 peoi
San Antonio Ermita birgaitzea 172.893,43 € 5 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi
Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea 300.000,00 € 5 hilabete Obra-arduradun 1, muntatzaile ofizial 2, 2 ofizial igeltsero, 4 peoi
Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea 228.121,71 € 2 hilabete eta erdi Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi
Torreta Etxearen teilatupea konpontzea 68.359,62 € 2 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi
Haurreskola eraikinaren teilatupea jolastokitarako egokitzea 18.000,00 € 2 hilabete Ofizial 1, peoi 1
Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaiztea 239.992,02 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 4 peoi
Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea 229.678,21 € 4 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi
Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzea 298.383,99 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 5 ofizial, 4 peoi
Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzea 687.447,72 € 8 hilabete Obra-arduradun 1, ofizial arotz 1, 4 ofizial igeltsero, 6 peoi
Guztira: 2.878.180,00 €   78 pertsona. (Obra-arduradunak: 7, Ofizialak: 32, Peoiak: 39)
     

Lotutako albisteak

Imagen
12.03.26
2027ko aurrekontuaren 250.000 euro zertan erabili erabakiko dugu ermuarrok

Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat