Diseinua eta sormena, enpresen kudeaketari buruz egin den azken ikastaroko ezaugarriak

09.02.09
Ekonomi Sustapena

Enpresen kudeaketari buruzko hirugarren eta, momentuz, azken ikastaroa orain gutxi amaitu da. Ikastaro hori Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzaren diru-laguntzaz eta Europako Fondo Sozialaren finantzazioaz. Ikastaro honetan parte hartzea ezinbestekoa da negozio berrien sustatzaileentzat, baldin eta EJak horiei ematen dien 6000 euro eskuratu nahi badira.

Ikastaroan parte hartu duten sustatzaile gehienek Eibarkoak eta Ermukoak izan dira. Horiek negozioa eratzeari begira aurkeztu dituzten ideiak mota askotakoak izan dira. Horien artean ondorengo hauek daude: industri hondakinak gutxitzeko bat eta Bergaran kokatuko den eta bordatu pertsonalizatuak (enpresen logotipoak, ikurrak, eta abar…) diseinatu eta josiko dituen mertzeria.

Ekintzaile berrientzako hurrengo ikastaroa maiatzean egingo da

Sormenak ere lekua izan du ikastaro honetan eta horren adibide, ekintzaile baten ideia dugu: pertsona horrek berak diseinatu eta muntatu dituen imitaziozko artisau-bitxiak. Ekintzailea Soledad Prieto da, eta inork berarekin harremanetan jarri bahi badu, bere e-posta erabili dezake: prietosole@gmail.com. Azkenik, beste ekintzaile batek bere sormenari esker bizitzea planteatu du, elastiko eta arropetan berak sortzen dituen logotipo eta marrazkiak eginez.

Ikus daitekeenez, ideia asko eta oso ugari eta bestelakoak, guztiei zorterik onena opa diegularik. Ikastaro honen hurrengo edizioa, maiatzean egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du