Euskara sailak bigarren Piropo lehiaketari hasiera emango dio

13.02.09
Euskara

Ermuko udal Euskara Sailak bigarren Piropo Lehiaketari hasiera emango dio bihar. Ekimenaren helburua eguneroko jardunean euskara modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean erabili eta zabaltzea da. Piroporik onenek sari moduan 100 euroko erosketa txekea eta bi pertsonentzako Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua, Donostiako ''La Perlan''.

 Iaz estreinako urtea izan zen eta lehiaketara 78 piropo aurkeztu ziren eta herriko eragile desberdinez osatutako epai-mahaiaren iritziz emaitza oso positiboa izan zen, kopuruaz gain, batutako piropoen kalitatea ona baitzen. Horregatik, aurten, formatua errepikatu egin da eta bigarren edizioari ekingo zaio bihartik aurrera, aurreko edizioetan bezela hainbat sari emango direlarik.

Oinarriak:

  • Lehiaketa zertan datza: Parte hartu nahi duen gizon zein emakumeak euskaraz idatzitako piropoa bidaltzea besterik ez du egin behar
  • Bi kategoria izango dira: 14-17 urte bitarteko partaideentzat eta 18 urtetik gorakoentzakoa.
  • Nola aurkeztu:
    • Folioerdi batean, alde batean piropo bera eta, bestaldean, autorearen datuak: izena, adina eta harremanetarako telefonoa.
  • Non aurkeztu: liburutegian, Udal euskaltegian, Kaltxango Aek euskaltegian, DBH eta BHI ikastetxeetan edota euskara@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz.
  • Sariak:
    • 14-17 urte bitartekoentzako: 100 eurotako txekea
    • 18 urtetik gorakoentzako: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla Jatetxea"n.
  • Aurkezteko epea: Otsailak 14tik (San Balentin eguna), martxoaren 11ra arte.

Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik