-Juan Torres- Enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketaren IV. edizioa zabalik
Ermuko Udalak ‘Juan Torres’ Enpresa proiektu eta ideia berritzaileen lehiaketa deitu du. Ekimena Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak antolatu du. Lehiaketaren laugarren edizio honek sarietan 24.000 euro banatuko ditu. Lehiaketa hori Toki-garapenaren Astearen barne txartatzen da, aurten martxoaren 9tik 13ra bitartean gauzatuko dena. Aste horretako egitaraua datozen egunotan emango da ezagutzera.
Lehiaketaren xede nagusia gure lurraldean enpresa izpiritua, berrikuntza eta sormena sustatu eta saritzea dira. Ezagutzan oinarritzen den testuinguru sozioekonomikoan, ezagutza berria sortzen duen gizarte ehunak balio erantsia duelako, norberaren nahiz talde edo gizartearen garapenerako.
Aurtengo edizioak hainbat aldaketa dakartza. Lehiaketak hainbat atal ezberdin izaten jarraituko du, lehena enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat; bigarrena, herriko ikasleentzat eta hirugarren eta azkena, teknologia-ikerkuntzako proiektuak garatzen dituztenentzat. Aurreko edizioetan bezala lehenengo atala Ermuan enpresa martxan jartzeko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei zuzentzen zaie. Bigarrena berriz, DBH eta ziklo ertain eta goi mailakoetan dabiltzan ikasleei , horien guztien artean sormena eta ideiak pizteko xedez. Eta azkenik, esan bezala, teknologia-ikerkuntzako proiektuak garatzen dituztenentzako deia da, horiei laguntzeko. Hori horrela, aurten sarituko diren hiru lerro edo atalak ondorengoak dira:
- Ideia berritzaile eta sortzaileen lerroa: DBHko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzat. Horietako bakoitzean bina sari emango dira, lehen sailkatuari 2000 € eta bigarrenari, 1000€, hurrenez hurren. (Guztira 9000 €)
- Enpresa proiektuen lerroa: Ermuan enpresa muntatu nahi duen pertsona ororentzat zabalik. Bi sari emango dira: irabazleari 9.000€ eta bigarrenari 3.000€. (Guztira 12.000 €)
- Teknologia-ikerketa proiektuen lerroa: Teknologia-ikerketa garatzen duten erakundeentzat. Honetan ere bi sari emango dira; irabazleari 2.000€ eta bigarrenari 1.000€. (Guztira 3000 €)
Proposamen guztiak aurkezteko hiru asteko epea dago, hots, martxoaren 5era bitartean. Oinarriak jarrian eskaintzen ditugu:
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du