Teknologi Ikerketako proiektuen I azoka eta lehiaketa antolatu da

18.02.09
Ekonomi Sustapena

Eibarko Ingeniaritza Eskola Teknikoa, Euskadiko Informazio eta Industri Teknologikoen GAIA Elkarteak eta gure udalak bat eginik eta elkarlanean Ingo Teknologi eta Ikerketa proiektuen azoka eta lehiaketa antolatu dute. Ekimena martxoan gure herrian egingo den Tokiko Garapen astearen barne gauzatuko da. Ekimen honen xede nagusia gizartean ikerketa lanak publiko egitea eta horiek merezi duen errekonozimendua aintzat hartu eta aitortzea dira. Lehiaketak 3000 euro banatuko ditu, lehen sailkatuari bi mila eta bigarrenari mila euroko saria, emango zaielarik, hurrenez hurren.

Lehiaketa ikerlari edo edozein entitateko ikerlari-talde orori zabalik dago. Ezinbestekoa da ikerketa horretan egindako lan, kemenak eta baliabideak mahai gainean azaleratzea. Funtsezkoa izango da baita ere, proiektuak merkaturatzea edo ideia moduan bideragarritasuna izatea. Proiektuak lehiaketara aurkezteko azken eguna martxoaren 5a da. Eskariari memoria, ikerle edo ikerle-taldea osatzen dutenen curriculuma eta proiektua jendaurrera jartzeko beharrezko izango diren elementuak.

Lehiaketan parte hartzeko eskariak posta elektroniko bidez aurkez daitezke, pye@udalermua.net helbidean, eskuan ekartzera etorri beharrik izan gabe. Argibidea gehiagorako, deitu Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailaren telefono zenbakira: 943 17 51 91.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat