Agurra emango diegu bihar aurtengo Inauteriei

23.02.09
Kultura eta Gazteria

Aurtengo Inauteriari agur esango dio bihar Ermuak. Inauterietako asteartea betidanik giro eta zalaparta handiko eguna izan dugu gure herrian. Aurtengoak ere ez du itxura txarrik eta ziurrenik tradizioa errepikatu egingo da. Ikasleek egun berezia izango dute, ikastetxeetan bertan eskolako eta jai-eguneko jarduerak uztartuz. Ikastetxeetan arratsaldean jai izango dute, festa giroaz bete-beterik gozatzeko. Herriko ikastetxeek asteazkenean jai eguna izango dute ez baita eskolarik izango, festan ibilitako guztiek atseden har dezaten. Jarduerei goizean goizetik emango zaie hasiera, Ermuko Merkatari eta Ostalarien bandak kalejira hasiko baitu goizeko zortzi eta erdietan. Banda hori punk tankerako itxura eta arropez janztea agertuko zaigu biharkoan.

 Animazioa herriko beste hainbat lekura ere zabaldu da, kasurako, gure udal zerbitzu publikoetara adibidez. Horrela, kultura, gazteria, emakume eta gizarte ongizate saileko lankideek biharkoan mozorrotu eta bulegoak ere egokitu egin dituzte. Sail horiek ‘El Rociora’ doazen erromes gisa jantzita aurkitu ditugu. Eguneko egitaraua ondorengoa da.

 Egitaraua:

  • 8:30etan: Merkatari eta Ostalari Elkarteko kideek osatutako bandaren kalejira.
  • 16:00etan: Haurrentzako diskoteka, Orbe plazan.
  • 19:00etan: Tiritirantes taldeak, ‘Escuela de vuelo’ tituluko kale-ikuskizuna eskainiko du. Emanaldia Orbe plazan hasiko da.
  • 23:00etan: ‘Gose’ taldearen ikuskizun eta kantaldia.

Udal liburutegiak ordutegi berezia izango du biharko egunean. Betiko moduan ateak 8:30etan irekiko du, arratsaldeko 3ak bitartean. Ordu betez, itxita egongo da, hiruretatik lauetara. Lauretan berriz ireki eta arratsaldeko zortzirak artean izango da zabalik arratsaldez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu