Opari iezaiozu unetxo bat zure buru eta gorputzari!

26.02.09
Kirolak

Maiz, zoroen pare bizi gara. Beti korrika, nahiz eta sarri inora ailegatu ez. Inoiz kezkaturik eta larri gabiltza familia eta lana uztartu ahal izateko, edo prezioengatik, hipotekagatik edo krisialdiaren eraginagatik, edo bestelako arrazoi eta arazorengatik. Nolanahi ere, ez gara ohartzen bizitzeko aukera eta gorputz bakarra dugula. Ahaztu egiten zaigu guretzat ere denbora hartu behar dugula eta fisikoki nahiz mentalki zaintzea komeni zaigula, egunari eta eguneko arazoei indarrez eta bermez aurre egiteko.

Goiko lerroaldeko fikziozko deskripzioan bere burua irudikaturik ikusten duen edonork aukera paregabea du orain gorputza zaindu eta masajeak modu oso egokian hartzeko udal kiroldegian, promozioan jarri baitituzte. Bertako ‘Masaia’ izeneko zerbitzuak, bezero eta erabiltzaileei bigarren tratamenduagatik prezio erdia (%50) kobratuko die, martxoaren 31ra bitartean. UKEk eta zerbitzuaren esleipendunak kanpaina bereziari hasiera eman diote, orain egun batzuk. Kanpaina horren leloa ondorengo hau da: Har ezazu une bat zuretzat; eguneroko neke eta ardurak utzi eta zaindu gorputza! Erakundeak eta zerbitzuak zuri-beltzezko hiru orrikoa argitaratu eta herrian banatu dute, horretan kanpinaren nondik-norakoak kontatzen dituztelarik.

Argitalpen horretan masaje aukera zabala dutela ikusiko dugu: kirolekoak, lasaigarriak, deskontrakturatzaileak, geotermalak, eta tratamenduetan ere ez dira atzera geratzen: gatz mineralen bainua, buztin-estaldura, edo infragorriak, besteak beste. Hiru orrikoan tratamendu bakoitzaren iraupen, prezioa eta deskripzioa eskaintzen da. Hiru orrikoa pdf formatuan eskaintzeko lasterbidea egin diogu beheko informazio gehiagoko atalaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira