Ermuak berdintasunean oinarrituriko udalerri ereduaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du
Igandean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta, adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean Ermuko Udalbatzak. Adierazpen horretan, organoak bere konpromisoa agertzen du ”berdintasunaren aldeko tokiko politikak indartzeko. Geure gain hartzen dugu krisiak botatako erronka, ulertzen dugulako udal eredu berdinagoetarako bidea egiteko aukera dela”. Erabakiak ohartarazi “nahi dugu egoera honen ondorioz, gizarte eredu patriarkal eta sexista berpizteko arriskua dagoela (gizon hornitzailea/emakume zaintzailea), orain arte landu dugun erreferente berdintzailearen ordez; hau da, emakumezko zein gizonezko hornitzaileak eta zaintzaileak berdintasunean”. Adierazpen hori udal talde guztien babesa izan du eta aho batez onartu da, PSE-PSOE-EE, PP, EAJ-PNV eta EB-B alderdien aldeko boetoekin.
Erabaki horrek hitzez hitz ondokoa dio, barne hartzen dituen paragrafoetan: “krisi ekonomikoa nagusi den egunotan, lana da euskal herritarren ardura handienetako bat. Egoera horri aurre egiteko, euskal instituzioek, euren artean udalek, hainbat neurri abiarazi dituzte, eta, kasu batzuetan, “krisiari aurre egiteko udal planak” egin dituzte.
Krisialdiak gizarte eredu patriarkal eta sexista berpizteko arriskua dakar: gizon hornitzailea/emakume zaintzailea
Testuinguru horren barruan, industria eta zerbitzu sektoreek jasan dituzte lanaren galerarik handienak. Ondorioz, lanaren beherakadak eragin handiagoa izan du gizonengan, emakumeengan baino. Hala ere, azpimarratu gura dugu nola, oraindik ere, emakumeen okupazio tasa gizonena baino txikiagoa den (%59,1 eta %74,8, hurrenez hurren).
Krisiaren aurrean ekimen berriak abiarazi asmoz, lana sortzera bideratutako neurri guztiak positibotzat hartzen dira, zalantzarik gabe; baina, era berean, uste dugu, beharrezkoa dela emakumeak baztertu ditzakeen genero norabideak aurreikustea eta sahiestea plan horietan. Era berean, jakinarazi nahi dugu egoera honen ondorioz, gizarte eredu patriarkal eta sexista berpizteko arriskua dagoela (gizon hornitzailea/emakume zaintzailea), orain arte landu dugun erreferente berdintzailearen ordez; hau da, emakumezko zein gizonezko hornitzaileak eta zaintzaileak berdintasunean.
Horiek horrela, jakitun gara, beraz, egungo krisi egoeraren barruan hainbat agente sozialek abiaraziko dituzten neurriek eragin ezberdina izango dutela emakumeengan edo gizonengan. Hortaz, adierazten dugu beharrezkoa dela emakumeen eta gizonen eskubide guztiak osotasunean egikaritzea bermatzea, eta honezkero gure artean dagoen desberdintasunezko arrakala gehiago ez zabaltzea".
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua