Martxoaren 8ko ospakizunak, jarduera egitarau zabala dakar berarekin

04.03.09
Berdintasuna

Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen udal Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute, igandean ospatuko dugun Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldiak, emakumeen arteko topaketa, urteroko kontzentrazio eta bazkaria, antzerki ikuskizunak eta literatura solasaldiak idazleekin. Ekitaldioi astearekin batera eman zaie hasiera eta martxoaren 17ko martitzenean bukatuko.

Bi erakusketa jarri dira; bata Emakumeen Topalekuan eta bestea liburutegian

Emakumearen Topagunean hilabete osoan zehar ikusgai egonen dira emakumea ardatz duten txapa. Txapa bilduma hori Ruth Diezena da eta egileak ondoko titulua jarri dio: (Emakumea) ‘Borobilduz’. Erakusketa martxoaren 31ra bitartean mantenduko da eta hori bisitatzeko orduak ondorengoak dira, goizez 9 eta erdietatik eguerdiko ordu 1etara bitartean eta, arratsaldez, lauretatik 8etara bitartean. Bestalde, udal liburutegiak ere apal berezi bat jarri du, non emakumea eta generoa lantzen duten liburu, disko, filma eta bestelako materialak eskaintzen dituen. Erakusketa tematiko hori martxoaren 18ra bitartean mantenduko da.

Zine-klubearen hileko emanaldiak emakume zuzendariei dedikatuko zaizkie. Horren barne, hiru filma proiektatuko dira, aste honetatik bertatik hasita. Antzerki emanaldiak berriz bi izango dira. Horietako lehena, aste honetako ostiralekoa izango da, egun horretan Teatro Meridional konpainiaren ‘Negra’ ikusi ahal izango dugularik. Bigarren muntaia, martxoaren 20an ikusi ahal izango dugu. Egun horretan, ‘Cambaleo’ taldeak, ‘Variaciones sobre Rosa Parks’ proposamena ekarriko du gure herrira. Aurtengo literatur topaketak musika eta letrak uztartuko ditu. Ekitaldi horrek amaiera emango dio aurtengo edizioari eta horretan idazle boskotea bilduko da.

Martxoaren 8ko egitaraua osorik ikusteko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan